Bihotz, buztinezko bihotz
Etxe ttiki bat zara
Ahula, hauskorra, lau gelatako
Geologoek jakingo dute akaso: noizkoa da buztina? Noiz sortu zen, Big Bangaren ondorengo zenbatgarren urtean? Eta nola? Dinosauroen oinatzik geratu zen buztinetan? Noiz erabili zuen lehen aldiz gizakiak? Eta zertarako?
Gabriel Orozco artista mexikarrak Mi corazón son mis manos (Nire bihotza nire eskuak dira) lana egin zuen 1991n, buztinarekin. Keinu sinple bat: buztina hartu, esku artean zapaldu, eta bihotzaren forma eman.
Orain gure bihotzak edozeren forma ematen dio buztinari, baita bihotzarena ere.
Orain gure bihotzak edozeren forma hartzen du, buztinezkoa da.
Platerak, ontziak, pitxerrak, katiluak, kikarak egiten ditu gure bihotzak; norberarentzat, besterentzat, dinosauroentzat. Edozer egin dezakezu zeramika tailer honetan, buztinarekin edozer egiten ikasiko duzu. Eta piezak labean egosten, bihotza sutan, ez dadin hautsi gure buztinezko bihotza bezain erraz.
Hasiera-data: 2024ko maiatzaren 3a
Amaiera-data: 2024ko maiatzaren 25a
Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
Ordutegia: ostirala: 17:00-20:00 + larunbata: 10:00-13:00
Ordu kopurua: 24 ordu
Irakasleak: Maialen Zabalza (@kiribil_zeramika) eta Jonathan Escapa
Matrikula-prezioak: Orokorra: 180,00 €. Kultur Bonuarekin: 140,00€
Taldea: Gehienez 12 laguneko taldea; izen emate hurrenkera hartuko da kontuan