Egun batean dena bukatuko da. Eta ez duzu astirik izango beti egin nahi izan zenituen gauzak egiteko: idatzi, pintatu, dantza egin, soinu banda bat sortu beste inork kontatuko ez duen zure bizitzarentzat. Proiektu bat edukitzea besteren galderetatik babesteko modua ere bada. Zertan ari zara? Zer egiten ari zara zure bizitzarekin, alegia. Proiektu bat daukat, horri eman nahi diot denbora. Denbora kontua baita dena. Denbora ematea maite duzunari, berandu izan baino lehen. Ze, orain badakizu, egun batean dena bukatuko da. Eta ez dakizu noiz izango den.

Deialdia, oinarriak, eskaera orria eta beste

• Albistea Azpeitiko Udalaren webgunean

Deialdi ofiziala

• Beken inguruko webinarrerako izen ematea

• Aurrez aurreko aholkularitza saio pertsonalerako izen ematea