Oholtzaberri

Sarri entzun izan dugu Azpeitia betidanik herri antzerki zalea izan omen dela. Ordea, zaletasunak, zaindu eta jorratu ezean agortu egin ohi dira, egunero landu eta ureztatzen ez den baratza baten moduan. Zortez, gurean, arte eszenikoetako eta bereziki antzerkiaren inguruko elementu guztiak ditugu bertatik uzta ezin hobea lortu ahal izateko: lur emankorra dugu (kultur azpiegitura eta baliabideak), baratzezain ezin hobeak ditugu (antzezleak, konpainiak, eskolak, zuzendariak, gidoigileak…) eta eguraldi paregabea (kultur jardun osasuntsua). Beraz, lur hori landu, zaindu eta ureztatu dezagun, gero uzta emankorra jaso eta herriko azokan partekatzeko.

Oholtzaberri egitasmoa euskarazko antzerkigintzaren jarduna indarberritu eta balioan jartzeko plan integral bat da. Horretarako, Euskal Herrian kultur espresio hauek jorratzen diharduten eragileak saretu, dinamizatu eta aurrera begirako kultur plan bat osatu nahi dugu arte eszenikoen alorreko iparrorratz gisa.

Jardun oso horren baitan egitasmo desberdinak biltzen ditugu:

$

Antzerki Sormen Egonaldien programa.

$

Antzerki Sormen Laborategia.

$

Gaztetxo eta nerabeen antzerki tailerra.

$

Euskal Antzerkiaren Lekua.

$

Kultur mediazio ekintzak.