Errati

Norvegiak itzali ditu jada bere FM seinaleak: aurrerantzean irratia digitala izango da. Etorkizuna gaur da, eta prestatzen hasi beharra dago. Entzuleak bere intereseko edukiak bilatzen ditu orain sarean, nahi duenean entzuteko, osorik edo zatika; nahi duenarekin partekatzeko aukera ematen dio gainera. Ez dago urrutira joan beharrik: Azkoitiko Kontrako Eztarrixen bada Hankak lurrin izeneko saio bat, FM bidez entzun ezin dutenek, gehienek, sarean entzuten dutena. Gaur berdin dio bat Berlinen edo Londresen bizi den, Oaxacan edo Melbournen, badu euskarazko podcastak entzuteko aukera. 

Edukien kalitatea da kontua, kontatzen duzun horrek sor dezakeen interesa, zure komunitateari zerbait esateko duzun ahalmena. Esaten duzunaren arabera zure komunitatea osatzen joateko aukera ematen du gainera, zabaltzen, egiten joatekoa. Eta hori, martxan jarri nahi den proiektu batentzat, berebiziko aukera da. 

Soinuaren eremua da landu nahi duguna, bere osotasunean, ez musikara bakarrik mugatuta. Hori dela eta, soinu artxibo honek soinua bera izango du ardatz, esperimentazioa sustatu nahi du, gogoeta egitea soinuari buruz. Eta aldi berean sormen jardunaren ingurukoak jasotzeko balio behar du: erreportajeak, elkarrizketak, zuzeneko grabaketak, eta abar. 

Beraz, gure soinu artxiboa irratia ere izango da, baina ez orain arte irratiaz ulertzen genuena, baizik eta irrati errari bat, gure kontuak errateko balioko diguna.

Esperimentazioa
Soinu artxiboa
Musika
Zuzeneko grabaketak
Podcast-ak
Elkarrizketak
Erreportajeak
Irratia