Hitzaren eskola

Sarrera

Sormena eta Transmisioa ditugu ardatz. Gauza bera azkenean, txanponaren aurkia eta ifrentzua: iraganari etorkizun bat ematea, eta etorkizunari iragana. Tradizioa berritzea batetik, nahiago bada, eta berria tradizio baten baitan txertatzea bestetik. Tradizio bat ematea aukeran, mundua bere garaitik baino bizi ezin duen belaunaldi bakoitzari.

Kulturan, beste edozein lan eremutan bezalaxe, espezializazioa etorri zen XX. mendean, eta eman behar horrek bakoitza bere eremuan hobeto prestatua egotea ekarri duela, baina ez da segurua. Kulturan, gure uste harroan, nork bere adierazpidea aukeratzen duen arren, eta horren teknikak menperatu behar, beste adierazpide ugaritatik edaten du batek, eta zenbat eta gehiago edan besteetatik, orduan eta aberatsagoa izan ohi da baten lana.

Idazlea ez da literaturatik soilik elikatzen, zinetik, artetik, musikatik ere edaten du, eta azken finean, bizitza bera du, bere osotasunean, bere heldu ezinean, lanerako ekai. Baina hitza du tresna, hizkuntza du lehengai, eta hizkuntza bera menperatu behar du, jolasean hasteko, buruan dabilkiona kontatzeko. Eta berdin bertsolariak, edo gidoigileak, baina baita esatariak edo itzultzaileak ere; kosta egiten zaigu maiz hauena sormen lantzat hartzea, ez da eta hain nabarmena, ezin uka ordea asko duela sormenetik, unean uneko beharrei erantzuteko modurik onena bilatzetik.

Beraz, hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunaren oinarrian daukaten idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile, gidoigile eta abarrak ekarriko ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea.

Hizkuntza da gure ardatza. Euskara, beraz. Eta hizkuntzaren lanketa kaleidoskopiko batekin sinistuta gaude aberatsago izango garela, tresna hobeak izango ditugula mundua gure hitzekin kontatzeko.

Dinamika

Egitura 
  • 6 irakasle-tutore; bakoitza hitzaren adierazpide batekoa: literatura, bertsolaritza, kantua, gidoigintza, itzulpengintza, prentsa idatzia, irratia…
  • 12-15 laguneko taldea izango da eskolak jasoko dituena. 18 urtetik gorakoak izango dira ikasleak.
Iraupena

6 hilabeteko iraupena: iraila-urria-azaroa + urtarrila-otsaila-martxoa.
Egutegia. Eskolak astean bi egunetan:

  • Asteazkenetan 18:00-20:00.
  • Larunbatetan 10:00-13:00. 
  • 20 klase ordu guztira hilabeteko. 

Ekitaldi irekiak

Hilero, azken asteko asteazkenean ekitaldi irekia, hilabete horretako irakasleak hautatua.

Klaustroa

Hileko azken larunbatean irakasle guztiak bilduko dira klaustroan. 10:00-12:00 klasea eta 12:00-14:00 klaustroa.

Metodologia

Irakasle bakoitzak askatasun osoa izango du eskolak nahi dituen moduan emateko, bai edukiak eta bai metodologia. Hala ere, klaustro bakoitzean ariketa egin beharko dugu eskolari osotasuna emateko eta dena koordinatzeko.

Kokatzea

Hitzaren eremuko proiektu ardatza da Hitzaren Eskola. Dinamoan, badira beste hiru eremu, eta beste hainbeste proiektu. Horiekin lotzen saiatuko gara gure jarduna, eta harremanetan jartzen.

Planifikazioa

Deialdia

2019ko maiatzean egingo dugu deialdia, behin lehen ikasturteko irakasle-tutore taldea zehaztuta dugunean, eta data zehatzak jarrita. Izena eman nahi duenari cv labur bat eta motibazio gutuna eskatuko diogu, eta bere proiektu, asmo, ideia edo lan ildoa adierazteko eskatuko.

Aukeraketa

Irakasle-tutore taldeak egingo du aukeraketa, ekainean. Orduan jakinaraziko zaio bakoitzari onartua izan den edo ez.

Planifikazioa

Parte hartzaileak aukeratzearekin batera lehen ikasturteko edukiak lantzen hasiko gara, eta dena koordinatzen, adierazpide bakoitzeko ekarpena besteekin lotzen.

Ekitaldi irekiak lotzen ere ekainean hasiko gara.

Balorazioa eta memoria

Hitzaren Eskolaren puntu garrantzitsuenetako bat memoria da: metodo pedagogikoa ezartzeko ezinbesteko tresna dugu. Sei hilabeteko eskolan egindako guztia jasoko dugu, ekitaldi irekiek eman dezaketena barne, hurrengo ikasturteetan erabilgarri izango zaigulako. 

Aldi berean, memoria hori argitaratzea da asmoa, eskolak eman duena baliagarri izatea beste batzuentzako ere.

Egutegia

Iraila

01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Urria

01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Azaroa

01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

Urtarrila

01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Otsaila

01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29

Martxoa

01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Hitzaren Eskola
Hitzaren Eskola /  Ekitaldi irekia
Hitzaren Eskola / Klaustroa