Artistak dira zibilizazio ororen aitzindariak, esan zuen norbaitek, eta ezerren aitzindari izateko anbiziorik gabe jada, artista izatearekin konformatzen gara. Izan dezagula astia eta ausardia gure mundu hau beste era batera pentsatzeko. Izan dezagula astia eta ausardia gure mundu hau beste era batera bizitzeko. Mundua aldatzen joateko beste estrategia bat besterik ez da, mantsoagoa, banaka-banaka egin beharrekoa. Hitz hanpaturik gabe hobe: ez zibilizazio, ez aitzindari, ezta artista ere, nahi izatera. Klixeen errazkeria astindu, edertasun nahi baten atzetik ibili, logika hegemonikoa auzitan jarri. Izatearekin konformatzen gara.

Deialdia, oinarriak, eskaera orria eta beste

• Albistea Azpeitiko Udalaren webgunean

Deialdi ofiziala

• Beken inguruko webinarrerako izen ematea

• Aurrez aurreko aholkularitza saio pertsonalerako izen ematea