Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta honek berekin dakarren guztia: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak. Arte bizi horien baitan biltzen dira antzerkia, dantza, zirkua, clowna eta bestelako hainbat proposamen eszeniko. Adierazpide guzti hauek arte plastikoekin, ikus arteekin eta idatzizkoekin nahasten diren lekuan hausten dira oholtzaren mugak.
Sormen laborategi honetan antzerkia izango da bitartekoa eta helburua. Antzerkiaren zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hastea.
Ekainera bitartean irudi eszenikoak sortzen, desegiten irakurtzen eta erabiltzen ikasten hasteko parada eskaintzen du laborategiak. Kontakizu proio nahiz kolektiboei gorputza eman eta gorputzari zer kontatu eskaini.
Oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere.
Hasiera-data
2019.10.09
Amaiera-data
2019.10.09
Ordutegia
asteazkena: 20:00-21:30