Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratutako doako froga saioa izango da irailaren 17an. 19.00etan hasita, ordu eta erdiko ikastaroa bideratuko du azpeitiko bizilagunak, bertan, dantza estilo honetako oinarrizko mugimenduak landuko dituelarik. 

Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako saioa izango da irailaren 17koa. Dantza estilo hau ezagutu, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa. Izen ematea doan da.  

..Datak: 2024ko irailaren 17a

Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)

Ordutegia: 19:00-20:30

Ordu kopurua: Ordu eta erdi.

Irakasleak: Aiala Etxegarai koreografa, dantzaria eta pedagoga.

Matrikula-prezioak: Doan.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat.

Ez da inolako aurre ezagutzarik behar.

Izena emateko esteka