SORMENA BABES!

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Eskuineko esteketan dituzu deialdia eta xeetasun guztiak baina hona oinarrizko informazioa:

> Hiru egonaldi mota: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).

 – 2. deialdia: eskaera epea 2023ko ekainaren 16tik uztailaren 16ra izango dira.

 – Ebazpena: uztailaren 21ean jakinaraziko da.

 – Egonaldiak irail hasieratik abenduaren amaierara gauzatuko dira.

> Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).

Deialdia eta eskaera orriak

            #harri (osoa)

            #orri (sinplea)

            #ar (antzerkia)