Dinamoa martxan jarri genuenetik eduki dugu garbi sormen prozesua bera dela benetan indartu behar dena, eta horretarako berebiziko garrantzia duela sormena desmitifikatzeak, artistek lana nola egiten duten erakusteak.

Helburu horrekin gonbidatu genituen Maite Arroitajauregi Mursego eta Maite Larburu Neighbor, euren sormen prozesua aletu zezaten jendaurrean, eta esan zezaten nola egiten zuten lana, nondik abiatzen diren, nola joaten diren gauza bat bestearekin josten, euren kezka eta desioei nola ematen dieten doinu baten edo kantu baten forma.

Solasaldia interesgarria izan zen zinez, eta bakoitzaren sormen prozesua barnetik ezagutzeko aukera eman ziguten. Poza bikoitza izan zen gainera, ondoren kontzertua eskaini baitzuten Sanagustin kulturgunean.

Kronika egin zuen Gorka Bereziartuak Argian.

Eguna
2017.06.16