hitzaren eskola 2

Hitza eman egiten da, jan egiten da, kendu, ukatu, gauza asko egiten da hitzarekin. Egin ere egiten da, hitz egin. Samuel Becketten ustez, hitzak gara: Hitzetan naiz, hitzez eginikoa, beste batzuen hitzak, besteak ere, lekua ere bai, airea, hormak, zorua, sabaia, dena hitzak.

Zeure izena, hain zeurea den hori ere, hitza besterik ez, konbentzio sozial bat. Dena hitzak. Eta horrexegatik, hitzezkoak garelako, hainbeste erabiltzen dugulako, gure bizitzetan hain presente egon eta ia oharkabean pasatzen zaigulako askotan, erabaki genuen Hitzaren Eskola egin behar genuela. 

Hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. 

Hitza hartu, hainbat alderditatik aztertu, geure egin, hitza hartzeko. Geure hitzez ulertzeko eta kontatzeko mundua.

Laugarren edizioa duzu hau, eta aldaketekin dator. Laburragoa da orain, baina lehen bezain trinkoa izateko xedez. Lau irakasle izango dira orain, baina bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko.

Eta ekitaldi irekia amaieran egingo dugu, itxiera ekitaldi gisa.

 

> Hona Hitzaren Eskolari buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua.

> Eman izena hemen

> Hitzaren Eskolako Memoria

Iraupena eta egutegia:

3 hilabeteko iraupena: – 2023ko iraila, urria eta azaroa.

Larunbatero: 09:00etatik 13:00etara.

Izaera: Presentziala

Ordu kopurua: 48 ordu

Matrikula-prezioak: Orokorra: 375,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 250,00€

Matrikula-epearen hasiera: 2023ko ekainaren 7a

Matrikula-epearen bukaera: 2023ko uztailaren 7a

Egitura

4 irakasle-tutore; bakoitza hitzaren adierazpide batekoa, bakoitza hiru astez.

AMETS ARANGUREN

ITZIAR UGARTE

IRATI GOROSTIDI

JOSEBA SARRIONANDIA

4 irakasle-gonbidatu; irakasle-tutore bakoitzak azken saiorako gonbidatuta.

ION CELESTINO

MAIDER OLEAGA

ARANTZA SANTESTEBAN

PERU MAGDALENA

12-15 laguneko taldea izango da eskolak jasoko dituena.