MARI LUZ ESTEBAN: HITZA, GORPUTZA ETA EMOZIOAK

Argi neukan hasieratik, izenburua eman nion nire hilabeteko eskolari: Hitza, Gorputza eta Emozioak. Ikuspegi feminista bat. 

Horien arteko harremanen inguruan pentsatzera gonbidatu ditut, betiere ikuspegi feminista batetik, baina baita antropologiak ematen dizkigun erremintekin ere; bai gorputzaren antropologiak eta bai antropologia feministak. 

Sarrera orokor gisa feminismoaren eta gorputzaren arteko harremanak ikusi genituen; une desberdinetan bai generoa bai gorputza bai subjektu feminista nola elkarlotu diren. Eta hor ikusi genuen baita ere feminismoak nola teorizatu dituen gorputzak modu oso diferenteetan; horri deitu genion gorputz teorikoak. Baina ikusi genuen baita ere politika mailan nola erabili duen feminismoak gorputza. Gorpuztasuna, orokorrean. Teknika oso desberdinak eta aldarrikapen oso desberdinak. Gorputz politikoen adibideak ikusi genituen, eta parte hartzaileek ere ekarri zituzten eurenak. 

Egia esan, oso gustura. Parte hartzaileak oso partehartzaileak dira, eta gainera eskarmentu handia dute bai arte munduan, irakaskuntzan, antzerkian, literaturan… eta horrek asko aberastu du ikastaroa nire ustez.

Gero gorputz metodologia aurkeztu nien pixka bat, gorputz ikerketa zeri deitzen zaion. Eta zertarako balio ahal duen, bai feminismoan edo bai sorkuntzan. Eta adibide desberdinak ikusi genituen. Kartzelan egondako emakume baten bizipena, adibidez. Baina baita erostismoaren garrantzia ere. Edo gorputzak duen garrantzia maitasunean, bai amodioan eta bai desamodioan. Eta zahartzaroaren inguruko kontuekin bukatu dugu.

Egunero-egunero parte hartzaileek lanak ekarri dituzte, testuak batez ere, edo zerbait pentsatuta, eta nik egiten nituen aurkezpenak baina gehiago izan da solas bat. Ondo pasatu dugu. Egin dugu dantza, egin dugu kantatu… denetarik egin dugu, ez bakarrik hitz egin. Aberatsa izan da, ni behintzat oso gustura egon naiz.

Ez da bakarrik jarrera parte hartzailea eduki dutela. Hori ere bai. Baina bakoitza bere arloan ari da lanean eta eskarmentu bat daukate, eta eskarmentu hori ekarri dute eskolara. Eta horrek aberastu du egin duguna. Denon artean hitz egin, lehendik landuta zeukatena ekarri, besteekin komentatu… Espero nuen parte hartzailea izatea baina normalean baino parte hartzaileagoa izan da, eta niretzat aberatsagoa, ze ni ere elikatu naiz.

Unibertsitatetik kanpo ere egin daitezke unibertsitatean egiten diren gauzak, eta hau da adibide on bat. Kasu honetan parte hartzaileek beharbada ez dute ikerketa egingo baina nik planteatu dudana da ikerketa eta sorkuntza, azken batean, oso hurbil daudela.

DAPA | Mari Luz Esteban

Ekitaldi Irekiko kartela:

Zahartzaroa Irakurgai | EKITALDI IREKIA OSORIK:

Argazkiak:

Hitzaren Eskola - Mari Luz Esteban