Esperientzia osoa eskainiko da: musikari hasiberriek kontzertu bat emateaz gain, sormen egonaldia eta formazio tekniko eta artistikoa jasoko dute.
|
Irekita dago Arkupehotsaken edizio berrirako izen-ematea.
|

Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi du Arkupehotsakek bere seigarren edizioan. Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea dira proiektuaren lan ildo nagusiak. Horrela, formazio teknikoa, artistikoa eta eta kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute talde edo bakarlariek. Azaroaren 26a arte irekita izango da izena emateko aukera, honako lotura honetan. 

Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzeko xedez dator Arkupehotsaken seigarren edizioa. Horretarako, aukeratuak diren taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek bi formakuntza saio jasoko dituzte; teknikoa lehenengoa eta artistikoa bigarrena. Azkenik, hileko azken igandean emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. Egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dira. 

Azaroaren 26a arte egongo da irekita izen-ematea. Formakuntzako eta egonaldi eta kontzertuen egunak hautaketaren ondoren, taldekideekin batera, zehaztuko dira. 

2023-2024ko deialdiaren ezaugarriak:

Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak ekimenaren seigarren edizioa martxan da berriz.

SORTU
Talde bakoitzak Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango du entseguak egin eta zuzenekoa prestatzeko.

IKASI
Talde guztiek bi formakuntza saio jasoko dituzte, bata teknikoa eta artistikoa bigarrena.

PLAZARATU
Hileko azken igandean emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. Komunikazio eta promozio berezia egingo zaie musikari eta musika talde berri hauei.

Izen-ematea urriak 30an irekiko da eta azaroak 17ra arte egongo da parte hartzeko aukera.