(A)HOTSAK
Ahots
1 iz. Ahots kordak dardaratzen direnean sortzen den hotsa. Ahotsik gabe gelditu. Ahots ozena. Ahots garaia, zolia, zorrotza, apala, lodia, sakona. Ahots aparatua. Haurrei hitz egiteko erabiltzen diren ahots tonua, intonazioa, hiztegia eta esaldien luzera.
2 iz. Irud. Herriaren ahotsa. Gora doa ibaien ahotsa.
3 iz. Musika-lan polifoniko bateko melodia lerro bakoitza. Lau ahotsentzako meza. Abesti bat hiru ahotsetara.
Hots
1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa.
2 iz. Hizkl. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. Hots, hots!” ziotsoten behorrari.