SORMEN EGONALDIAK 2023:

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
piszifaktoria / hau gerra bat da

Hau gerra bat da murgiltze-esperientzia bat da, gero eta gertuago daukagun gerraren terroreaz hitz egiteko. Formatu berritzaile baten bidez, publikoak erabakiko du ikuskizunaren garapena. 360 graduko erritual batean, artista eta publikoa, denok berdinduta. Performancetik oso gertu dagoen erritu kolektibo bat, lau lengoaia artistikoz josia: hitza, musika, dantza eta mugimendua.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
jokin guridi / 27m3

Formatu txikiko esperientzia inmertsibo bat sortu nahi da. Pertsona, irudia eta soinuaren arteko interakzioan oinarrituz, esperientzia mikroinmertsibo bakar eta errepikaezinak sortuko dira, teknologia eta arte bisualaren bidegurutzean kokatzen den proiektu honetan.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
jonathan escapa / hau ez da amodiozko kantu bat

Plastikoa argiari lotua dago. Maitasuna bezala. Papera ere hor da, elkar elikatzen dira. Bien arteko espazio zaurgarri h100rretan, habi moduko batean, maitasuna etengabe bueltaka. Talka baten ondorioz hasten dira istorio ederrenak  s200rtzen. Eta eskulana, eskulana makinala orekatze aldera.

       Ohin-oharra: zeloa beti gainean. 

Loreak ere ez daitezela in300iz falta.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
 Elena Olave Duñabeitia / Kutunak

Edertasun txiki diren gauzen inguruan ikertu eta joslastu nahi du artistak egonaldi honetan. Hauek atondu eta artxibatzearen inguruan lan egin, forma bat eman, pertsonaletik kolektiborako jauzian artxiboak duen zentzuan harreta jarri. Bereziki maitasun gutunetan eta ondare propioan harreta jarriz gorputza eman nahi dio bilduma kutun bati, irudiz zein hitzez, gauza txiki preziatuak biltzen dituen karraskari txiki baten moduan.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Oier Aramendi / Izenbururik gabe

Soinu esperimentazioaren bitartez musika elektronikoaren mugak arakatzeko asmoa da egonaldi honen xedea. Sintesi modularraren eta askotariko gailu analogiko zein digitalen erabileraren bitartez erritmoak, droneak eta bestelako soinu geruzak tartekatuz izaera propio bat izan dezaken soinu identitate baten bilaketan aritzeko abagunea.

Nisar
maider lasa eta maike bengoa / loa loa, laguna

Proposamen honetan, Maider Lasa dago eszenan bere gorputzaren mugimenduaren bidez irudiak sortzen, ikus-entzunezko proiekzioekin, zuzenean sortzen duen musika eta ahotsarekin. Gaien artean, haurtzaroa eta zahartzaroa dago, sexualitatea eta sensualitatea, zoramena, araua, zaharra eta berria… eta naturaren elementuak elementu teknologikoekin nahasten dira.

Nisar
laura gómez eta iñigo rementeria / lo gracioso del vértigo

Zer da bertigoa? Nola eragiten digu? Zer gertatzen da gure gorputzean bertigoa sentitzen dugunean? Non eta noiz esnatzen da? Alde dibertigarria ere badu? Galdera horiek gorputzera eramatera izango da egonaldi honetan dugun asmoa. 

Nisar
izaro olano eta irati berasategi / gorputzak laualdian

Ahotsak ahotsari, ahotsek ahotsari. Zer gertatzen da hitzak eta soinuak elkarrekin topo egiten dutenean? Denbora eta espazioaren eraldaketak gorputz ezberdinetan uzten duen arrastoa poesia musikatuaren bidez aztertu nahi da. Lau fasetan, hotsez osatutako oinarri musikatu batek lagunduko ditu errezitatutako hitzak.

Nisar
Ane Zapirain eta Alicia Rechac / Gordinak

Asmoa gorputzaren oroitzapenari buruzko ikerketa bat egitea da. Espazio bat desokupatzerakoan
geratzen den arrastoan harreta jartzean datza, hirugarren entitate gisa izendatu daiteken hori
lantzea. Dimentsio bizia sortzen du arrasto horrek, konposizioaren errealitatearekin bizi den beste entitate bat. Esaten ez dena gizatiartzeko ideia, harremana eta testuingurua ikusarazteko eta sorkuntzan subjektu bat gehiago balitz bezala tratatzeko euskarria da.

Lala Sow
Sandra Cuesta / Deep Blue

Espazioa, gai eskultorikoak eta musika ditu lanabes artista honek. Bideo eta soinuen lanketa da egonaldi honen helburua; espazioa, irudia eta soinuaren arteko harremana lantzea jendarteari
aurkezteko modu propio bat bilatu bidean.

Lala Sow
gari aranbarri / zerbait daukat zuri emateko

Zerbait daukat zuri emateko, ehungintzatik hasi eta eskulturara zabaltzen den proiektu bat da. Eguneroko objektuak dira, ohiko espaziotik kanpo daudenak, formen eta esanahien edukiontzi eta konektore gisa erabiltzen direnak, eta, horrela, hizkera materialki paradoxikoa sortzen da. Horrekin guztiarekin, motelgailu gisa jardungo duten artefaktuak sortzea bilatzen dut.

Lala Sow
irati antia / azukre beltza

Proiektuak esklabutzaren auzia landuko du Julian de Zulueta pertsonaiarenganako hurreratze baten bitartez eta esperientzia murgiltzaile digital bat izango da horren emaitza. Espazioa, irudia, musika eta esperimentazioaren bitartez hausnarketarako bidea ireki nahi du proiektuak.

Lala Sow
laura penagos / putaren bakarrizketa eroetxean

Franca Rame eta Dario Foren testu batetik abiatuta, antzerki arineko formatuan planteatutako bakarrizketa da “Putaren bakarrizketa eroetxean”.

Lala Sow
Nerea Elorza, Eider Sanz eta Amaia Santamaria / Atalak

Aldentzea eta gabezia gainditzearen inguruko lan koreografiko bat da hau. Zati bat, bi fragmentu,
hiru sekzio eta lau kapitulu dituen pieza intimo eta humanista baten bitartez norbere identitatea
eraikitzearen eta esentziaren etengabeko bilaketari buruz hitz egiten da. Besteen isladak gutariko bakoitzean duen eraginari buruzko hausnarketa bat ere bada.

Lala Sow
Ines Osinaga / Badon*

Opera garaikide bat izango da Badon*, etorkizun desiragarri bateko opera postdramatiko bat, dramaturgiaz gain, baliabide bisualak, zuzeneko musika, dantza, mugimendua, literatura eta bertsoak barnebilduko dituena. Fokua bidean dute jarrita; kolektiboaren baitan gertatuko den horretan.