Esaidazu: non bilatzen duzu babesa munduak izua eragiten duenean? Izaten duzu tentaziorik inoiz, gela batean sartu eta han zeure mundua sortzekoa? Zeure mundua, bere egitura soinu kolore usain testura hitzekin. Beste mundu bat, honen baitan egonagatik honen aldean diferentea; beste mundu bat, honen aldean diferentea. Ez bunker bat, ezpada mundu hobe baten hazia, askea, irekia. Ikuskera eta ulerkera berri baterako ate eta leihoz betea. Esaidazu: mundu honek izua eragiten duenean, eramango nauzu zure mundura? Erakutsiko dizkidazu zure munduaren formak? Utziko didazu zure alegiazko mundu errealean babesa hartzen, une batez bada ere?

Deialdia, oinarriak, eskaera orria eta beste

•  Albistea Azpeitiko Udalaren webgunean

•  Deialdi ofiziala

• Beken inguruko aurrez aurreko azalpen saioetarako eta webinarrerako izen ematea