Kulturaz kultur kooperatibak sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa jarri du abian. 

Gure jardunetik eta gure lan egiteko modutik gertu sentitzen ditugun artistak hautatu eta euren lana erakusteko babesa eskaini asmoz jaio da ekimen hau, azken urteotan Azpeitian, eta batez ere Dinamoaren ingurumarian hazten joan den jendeak bere lana modu egokian erakusteko aukera izan dezan. Sormen jardunaren zirkulua itxi eta komunitatea elikatzen jarraitzea da kontua.

Eta komunitatea diogunean uhin kontzentrikoetan hedatzen den jende taldea dugu gogoan, eta bada gure gogoa sormenari ikusgarritasun gehiago ematea, herritarrek eta nahi duen orok beste gauza batzuk ikusteko aukera izatea, sormen lanarekin beste era bateko harremana ahalbidetzea, eta bide batez Dinamoa sormen guneko jarduna ezagutzera ematea.


DOI_07: JON AMORRORTU

Bere pinturaren izaera pinturaren lengoaian bertan datza, lengoaia propio, koherente eta ingurunearekin konprometituaren bilaketan. Pintura askea garatzen du, erreferentzietatik urrunduz metodologia mailakatu baten bidez. Metodologia horri esker, bere lanean hierarkizatzen diren forma-, kolore- eta materia-beharretan oinarrituta, irudia perbertitu edo moldatu dezake. Gertaera pertsonal baten ondorioz, bere bizitzak 180 graduko bira eman du, eta natura/landaredia, bere obran jada agertzen bada, protagonismo handiagoa hartzen ari da, aitzakiaren zantzu gisa, baina intimo denaren izaeran sakontzeko bitarteko gisa. Marrazkia, formak, kolorea, gardena opakoaren aurrean, argia eta itzala pinturaren historiaren berezko arazo formalak dira artistarentzat, beste gai interesgarri batzuen artean. Hala eta guztiz ere, naturak bere bidea egiten du, bizitzaren alderdi positiboaren ideia erromantiko horretan datza gaur egun artistaren lana.

Jon Amorrortuk ondu duen erakusketa Foru Ibilbideko erakusketa aretoan egongo da ikusgai:

Erakusketa Urriaren 16tik 26ra arte egongo da irekita, hau barne.

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbat eta igandetan: 12:00-14:00  

Hemen duzu erakusketaren inguruko txosten osatua