Kulturaz kultur kooperatibak sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa jarri du abian. 

Gure jardunetik eta gure lan egiteko modutik gertu sentitzen ditugun artistak hautatu eta euren lana erakusteko babesa eskaini asmoz jaio da ekimen hau, azken urteotan Azpeitian, eta batez ere Dinamoaren ingurumarian hazten joan den jendeak bere lana modu egokian erakusteko aukera izan dezan. Sormen jardunaren zirkulua itxi eta komunitatea elikatzen jarraitzea da kontua.

Eta komunitatea diogunean uhin kontzentrikoetan hedatzen den jende taldea dugu gogoan, eta bada gure gogoa sormenari ikusgarritasun gehiago ematea, herritarrek eta nahi duen orok beste gauza batzuk ikusteko aukera izatea, sormen lanarekin beste era bateko harremana ahalbidetzea, eta bide batez Dinamoa sormen guneko jarduna ezagutzera ematea.


DOI_04: IRATI ANTIA ZUAZNABAR

Batzuetan historia batek arreta deitzen dizu. Ez polita, atsegina edota ulerterraza izateagatik; ezezaguna, iluna eta gogoetatsua izateagatik baizik. Historia horietako bat da Julian de Zulueta y Amondorena. Eta hori da historia hau erakargarri bihurtzen duena; ezjakintasunak interesa pizten duelako maiz. Izan ere, Zuluetarekin atzera begiratzeko ariketa bat egiten dugu, barrura begi- ratzera behartzen gaituena.

Julian de Zulueta XIX. mendean Araban jaio eta Kubara migratu zuen gizon bat izan zen eta bere historia azukrearen eta pertsonen komertzioaren artean gurutzatzen da. Azukre beltza proiektuak bere historiarekiko – gure historiarekiko – begirada bat proposatzen du esperientzia murgiltzaile baten bidez.

Proiektuak webgune bat eta ikus-entzunezko instalazio bat uztartzen ditu, esklabistaren historia gertutik ezagutzeko asmoarekin. Web plataformak Zuluetaren bizitzan murgiltzeko aukera ematen die bisitariei. Ikus-entzunezko instalazioak, berriz, XIX. mendeko artxiboko irudiak, bideo abstraktuak, animazioa eta gaur egun Iratik Kuban grabatutako irudiak nahasten ditu.

Proiektuaren ideia eta sortzailea: Irati Antia Zuaznabar
Soinua: Aitor Garcia de Vicuña
Kanpo begirada: Itziar Garaluce

Irati Antiak ondu duen erakusketa Foru Ibilbideko erakusketa aretoan egongo da ikusgai:

Irekiera ekainaren 7an egingo dugu, 18:00etan. 

Ekaiaren 23ra arte egongo da irekita, hau barne.

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbat eta igandetan: 12:00-14:00  

Hemen duzu erakusketaren inguruko txosten osatua

 

Argazkiak:

Sormen Egonaldia: Irati Antia