Aiala Etxegarai dantzari eta koreografoak bideratuko du dantza garaikideko hastapen ikastaroa 2024-2025 ikasturtean.
Asteartetan izango dira saioak, Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan, arratsaldeko 19.00etan hasita, ordu eta erdi iraungo duten saioetan.

Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa izango da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzekoa.

Ikastaro honetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago urriaren 4a bitarte.

Dinamizatzailea: Aiala Etxegarai

Izen ematea: 2024ko irailaren 24tik urriaren 4ra. 

Eguna: astearteak

Hasiera data: 2024ko urriaren 8a

Amaiaera data: 2025ko ekainaren 24a

Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)

Ordutegia: 19:00-20:30

Matrikula-prezioa: 270€ (30€ hileko)/ Kultur bonodunek, erretiratuek eta ikasleek 180€

Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 24a.

Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urriaren 4a.

Norentzat: 16 urtetik gorako edonorentzat.

Ez da inolako aurre ezagutzarik behar.

Informazio guztia honako dokumentuan.

Izena emateko esteka hemen.