Irudia tresna potentea da, izugarri indartsua, eta irudiaren ahalaz gogoeta egitea tokatzen zaigu, baina baita irudiaren azalaz ere: nola egiten da irudi bat, nola eraikitzen, nola irakurtzen, zer ikusten dugu hor…

Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu irudiz, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, giro onean, eskura ditugun hainbat eta hainbat grafia erabilita. Ikasturte bakoitzean sei saio egingo ditugu, eta saio bakoitzean grafia bat hartuko dugu ardatz.

Hirugarren ikasturte honetan arte grafikoetatik pixka bat aldendu eta beste grafia batzuk ezagutzera egingo dugu jauzi, mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak ditugulako begiz jota. Eta grafia guztiak izan baitaitezke lanerako iturri.

Saioak Dinamoan izango dira, hileko azken ostegunean, 18:00etatik 20:00etara.

  • Tipografia
  • Kaligrafia
  • Pornografia
  • Etnografia
  • Kartografia
  • Eguzkigrafia

Azaroaren 28an eskainiko dugu Grafiaz Betearen proiektuaren edizio berriaren hirugarren saioa. 

Begoña Del Tesok gidatuko du pornografiaren inguruko tailerra. Bere kazetari lanak ezagutu eta pornografiaren munduaren inguruko ezagutzak partekatzeko aukera izango da. Saio honetarako sarrera ondorengo estekan lortu dezakezu.
Grafiaz Betearen edizio berrirako bonua esteka honetan eskuragarri dago jada.