ahoa(k) bete
Plazer gorenena ahoarekin bermatzen da.
Mihiak badaki irudimenera etortzen den gauza orok zelako sentsazioa duen. Zaporeak gehituz gero sekulako zirraran murgiltzen garelarik.
Izerdia, irrika, jolasa.
Eta hala ere, kendu egin zigutelako, gaur beldurrari aurre eginez dihardugu.
Nire eskuetan arreta jarriz, aspaldi agurtu nituen masa berrietara heldu naiz.
Orain gehiago dago.
Haragi gehiago, lorza gehiago, sentsazio gehiago.
Plazerra ni gurtzera etorri da, nahiz eta ahoak zugan eduki begirada.
Ni agurtzera, igurztera, urtzera.
Dastatu nahi dut.
Zaitut, barkatu.
Eta gure ahoek zirrara guzti hori bizi dutenean, nik nire burua ikusi dut berriro ere. Baina oraingoan berdin zait. Plazerak pentsatzea galarazten dit eta nik eskerrak eman nahi dizkiot.
Begirada arrotzek ezkutatu dezaketen mespretxuarekin akabatu egiten du.
Plazerak gela osoa hartu du, gureganatzeko bueltatu da. Zapore guztiak dastatzeko eta ahoa, gorputzak, hatzamarrak dantzan jartzeko.
Plazerrak berarentzat nahi du momentua, diba bat da, eta inork ez du ezta bere itzala izateko boterea.
Edo ausardia.
Zaporeak dastatzen ditut bien bitartean, gazi-gozoek Greziako aisthetikös batean murgiltzen naute, polita eta gozamena grina bakar batean nahastuz.
Gehiago izatearen atzetik atzazkalek minarekin erlazionatzen den hori disfrute huts batean bilakatzen dute. Basatiki sen oso bat irauli dut gorputz horretara.
Gorputza eta ahoa bete zaizkit, bete ditut. Zaporez, kolorez, formaz bete ditut. Gozamenaren jaialdian nire lekua betetzeko heldu naiz, eta geratuko naiz. Geratuko gara.
Zaporeak dastatzen ditut bien bitartean, gazi·gozoek greziako aisthetikös batean murgiltzen naute, polita eta gozamena grina bakar batean nahastuz.