SUSAN SONTAG irakaslea, idazlea, zinemagilea eta saiakeragilea izan zen. Jatorri judukoa, New Yorken jaio zen 1933an, eta hiri berean hil 2004an. Azken hamarkadetako estatubatuar kulturan eragin handiena izan duen intelektualtzat jotzen da bere saiakerek eta eleberriek egindako ekarpenak direla eta. Literaturan eta saiakeran aritu zen arren, irakaskuntzan ere jardun zuen eta filmak eta antzerki-lanak zuzendu zituen.
AGUSTIN ARRIETA URTIZBEREA filosofiako irakaslea da EHUn. Zenbait lan argitaratu ditu filosofiako arloan. Besteak beste, azken aldian, liburu hauek argitaratu ditu: Zientziaren argi-itzalak (UEU, 2017), Gogoeta-bide irekiak (EHU, 2019) eta Gaueko eztabaidak (Erein, 2022). Fikzioaren esparruan bi ipuin-bilduma argitaratu ditu: Istripuak (Alberdania, 2008) eta Irlak eta beste kontakizun batzuk (Erein, 2015)
JEAN-GABRIEL PÉRIOT artista heterogeneoa da. Arte instalaziotik zinemara doa; found footagetik bideo domestikoetara. Bere lanetan historiarekin, memoriarekin eta politikarekin lotutako gaiak nahasten dira. Bere film labur ugariak lengoaia artistiko esperimentalaren bidezko etengabeko bilaketa dira. Artxiboekiko, soinuarekiko edo irudiarekiko grina nabaria da bere lan guztietan..
ARRATE HIDALGO Itzultzailea, editorea eta kultura aztoratzailea. Ingeles filologian eta Erdi Aroko ikasketetan trebatua, etorkizuneko irudipenak ikuspegi ez hegemonikoetatik zabaltzen eta sortzen ditu gaur egun, itzulpengintzaren eta sorkuntza artistikoaren bidez, baita ekitaldietan, tailerretan eta hedabideetan parte hartuz ere. AEBetako Aqueduct Press argitaletxean editore, AnsibleFest jaialdiaren fundatzaile eta Laura Lazcanorekin consonni radioko “¿Qué haría Barbarella?” podcastaren sortzaile da, hirurak zientzia-fikzio feministaren arloko lanak. 2018tik euskarazko fikzio espekulatiboa bultzatzeari ekin dio bereziki.
INGRID GUARDIOLA errealizadorea, ekoizlea eta kultur-saiakeragilea. Humanitateetan doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean, Gironako Unibertsitatean irakaslea da, saiakeragilea, ikus-entzunezko errealizadorea eta kultura-ikertzailea. 2021eko maiatzetik Gironako Bòlit -Centre d ‘Art Contemporani- zentroko zuzendaria da. Bere lanak kulturaren, teknologiaren eta gizartearen artean sortzen diren harreman soziokulturalak aztertzen ditu, eta aldi berean hauek desberdintasunarekin eta generoarekin dituzten harremanak.
MIKEL PEJENAUTE artista da. Zumarragan bizi eta lan egiten du. Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatua, Ikerkuntza eta Sorkuntzako Masterra gauzatu zuen fakultate berean. 2017an, Tabakalerak eskainitako lehen “Artistentzako Tailerrak” programan parte hartu zuen eta 2021ean Dinamoa Sormen Gunean ibili zen serigrafía lanetan Azpeitiko Udalak eskainitako sorkuntza bekari esker. Azken urteetan prozedura eskultorikoetara hurbildu da, multzo-erretorika bat ebatzi eta defendatu nahian.
NADER KOOCHAKI artista eta ikerlaria da. Bere lan propioak garatzeaz gain, hainbat artistekin kolaboratu izan du. Ikusizko eta entzutezko tresnak baliatu ditu eta edizioaren praktikan sakondu du azken urteotan. 2018 eta 2021 artean Tractorako bazkide eta -zko argitaletxeko kide izan da.
UXUE ARZELUS LASA kultura mediatzailea eta sortzailea da. Ostegunak handiegi egiten zaizkionean irudi, dantza eta hitzetan ezkutatzen da.
ERNESTO CARDENAL poeta, apaiza, teologoa, eskultorea eta iraultzaile nikaraguarra. Bere herrialdeko gatazka sozialekin politikoki konprometitua, Anastasio Somoza diktadorearen aurkako borroketan parte hartu zuen. Batez ere, bere obra poetikoagatik izan zen ezaguna, nazioarteko hainbat sari jaso baitzituen. Latinoamerikako Askapenaren Teologiaren defendatzaile nabarmenetakoa izan zen, eta 1979tik 1987ra Nikaraguako Iraultzaren ondorioz sortutako gobernuko Kultura Ministroa.
XABI BORDA idazlea da. 2004an Birika zatiak poema liburua argitaratu zuen Susa argitaletxearekin. Bi urtera Jotakie taldearen biografia atera zuen, Urolan Pop, Paper Hotsak etxearekin. Bigarren poema liburua 2009an argitaratu zuen: Gulliverren lokarriak, Elkarrekin. 2017an Seamus Heaney itzuli zuen Munduko Poesia Kaierak bildumarako. Eta 2022an argitaratu du lan berria, Urtu aurretik poema liburua, berriro ere Susa argitaletxearekin
BLANCA PUJALS arkitektoa da, espazioaren inguruan garatzen du bere ikerketa eta horrekin batera, idazle kritikoa da. Bere diziplinarteko praktikak ikerketa espaziala eta analisi kritikoa uztartzen ditu gorputzen eta lurraldeen gaineko botere-geografien inguruko gaiak eta azpiegitura teknikozientifiko garaikideen konfigurazio geopolitiko eta ontoepistemologikoak jorratzen ditu.
ALBERT GALVANY txinera klasikoko eta antzinako Txinako historia intelektualeko espezialista da. EHUko Filosofia Sailean irakaslea izan aurretik ikerlari gisa aritu da hainbat erakunde akademikoetan (École Pratique des Hautes Études, Friedrich-Alexander Universität, University of Cambridge, Universitat Pompeu Fabra). Nazioarteko aldizkarietan argitaratutako hainbat artikuluren egilea da, obra kolektiboen koordinatzailea eta testu klasikoen eta saiakera sinologiko garaikideen itzultzailea.
NEREA ARRUTI Londresko Goldsmiths Collegen eta Eskoziako Aberdeeneko unibertsitateetan irakasle titularra izan da. Egun Euskal Herriko Unibertsitatean da irakasle. Mundu akademikoan Julio Cortázarri buruzko doktore tesia izan zen abiapuntu, Londresko King´s Collegen paratua. Ikerketa lanetan artea eta literatura uztartzea izan du helburu. Azken urteotan irudimena, kartografia eta poesia ikertzen aritu da, eta horrekin loturik “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” ikerketa egitasmoan partaide da.
IÑIGO MARTINEZ PEÑA Filosofian lizentziaduna da EHUn. Batxilergoko filosofia eta psikologia irakaslea da Loiuko Lauro ikastolan. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora filosofia elkarteko kidea da. Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea eta Mandamentu Hipermodernoak (Elkar, 2021) liburuaren idazlea. 2018-2019 bitartean Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kolaboratzailea izan zen. Egun, Berria egunkarian eta Jakin aldizkarian iritzigilea da eta formakuntza psikoanalitikoan parte-hartzen du Bilboko Antena Klinikoan.
SARA LAFUENTE doktore ondoko ikerlaria da Frankfurteko Goethe Unibertsitatean. Soziologia ikasi zuen Madrilgo Complutensean, eta ondoren biomedikuntza eta biozientzien inguruko masterra London School of Economics-en. Lagundutako ugalketaren inguruko diskurtso zientifikoak aztertu ditu, queer teoria, epistemologia feministak eta zientziaren azterketa sozialak lotzen dituen begirada kritiko feministatik.
NAHIA ETA LAURA GALAR Laura Galar Perez de Onraitak (hezitzailea eta militante lodi transfeminista) eta Nahiak (emakume lodien gorputzak artean aztertzen duen doktoregaia eta militante lodi transfeminista) loditasunari leku emateko militatzen dute Ezin Kabitun. Oraingo honetan, desira lodia erdigunera ekarriz.
MIQUEL MISSE soziologoa eta trans aktibista da. Trans kultura kritikoa sustatzea eta genero-esperientzia eraldatzaileak dituzten erreferenteak zabaltzea dira bere lanaren ardatza. Horretarako, esparru ezberdinetan garatzen du bere lana: ikerketa, pedagogia, kultura eta pentsamendua harremanetan jarriko dituzten proiektuen sustapenean dihardu. Idazlea da eta hainbat liburu publikatu ditu.
JEAN-LUC NANCY filosofo frantsesa izan zen. Frantzia garaikideko pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen, filosofiako irakasle emeritua Estrasburgoko Marc Bloch Unibertsitatean eta Berkeley eta Berlineko unibertsitateetan kolaboratzaile bezala aritua. 2021ean, Unibertsitate Nazionaleko Honoris Causa doktore-titulua jaso zuen bere meritu akademikoengatik.
ALMA SODERBERG koreografo eta interpretea da. Ahotsa eta gorputza erabiltzen ditu espazioarekin harremanetan jartzeko. Bere ikerketa lanak aztertzen du gorputzak aditzeko duen ahalmena, hartara, entzumena zein begiradaren arteko harremana oso presente dago bere lanean. Hendrik Willekens soinu-artistarekin kolaboratzen du bere lan gehienetan. Thalia saria irabazi du eta Cullberg beka eman diote.