Gasteizko ARTGIA sorgunearen proiektua da Nomadak.

Bizikleta eta artea lotzen ditu, garai bateko trenbideetan barrena egindako egonaldi ibiltarian. Egonaldi artistikoak biltzen dituen proiektua da, baina egonaldi horiek leku bakar batean egin beharrean, Euskal Herriko hainbat txokotan egin dituzte. Hain zuzen ere, Bergara (Gipuzkoa) eta Lizarra (Nafarroa) lotzen zituen Vasco Navarro trenbidea igarotzen zen hainbat herritan lan egin dute proiektuan parte hartu duten zazpi artistek. Mundu osoko hainbat herrialdetatik bertaratu dira artistak, eta beren arrastoak utzi dituzte Euskal Herriko hormetan, artelanen bidez.

Azpeitian abiatu zen Nomadak, eta garai batean Urolako trenak egiten zuen bidean, gaur bidegorria denean, hainbat mural margotu zituzten urrian.

Hasiera-data
2019.10.16

Amaiera-data
2019.11.23