Irudi bidezko narraziogintza tailerra izan da BADIRUDI, Txakur Gorria sormen kolektiboko Malen Amenabar eta Mariñe Arbeok eman dutena. 20 saio, astean behin bi ordu, irudiak aztertu eta irudien bidez ze narrazio mota osatu daitekeen pentsatu eta gauzatzeko. 

Txakur Gorriak egindako lanetatik abiatuta, eta beste hainbat erreferentzia ezagutu ondoren, irudi bidezko narrazio bat osatzeko prozesua ikasi ahal izan zuten ikasleek, eta nork bere narrazioa kontatzeko modurik egokiena bilatzeko astia hartu. 

Itxialdiak harrapatu gintuen tartean, eten egin zen asteroko dinamika, eta azkenean ekainean bukatu genuen tailerra, ikasleen lanekin osatutako erakusketa batekin.