SORMEN EGONALDIAK 2025:

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Nagore Tamayo Goñi / Nolako Zura. Hileta bat inozentziari

Ama -bereagatik- negarrez ikustean heldutu nintzen, hezur ta haragizkoa zela ohartzean. Zimenduak ere apur daitezke. Behin berotu gintuenak ez gaitu betirako babestuko. Nola itzuli etxera? Dantza garaikidea, jotak eta sampleak biltzen ditu Nolako Zurak, ama-alaba harremanaren arrakaletatik inozentzia erail eta errealitateari pastel koloreak kenduz.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Ander Azpiazu Arregui / Islada beltza

Ander Azpiazuk afektu alternatiboen demokratizazioa eta unibertsalizazioa hizpide ditu bere lanean. Elementu antitetikoen lotura bilatzen du: amodioa/iluntasuna, afektua/anonimotasuna, publikoa/pribatua. Islada beltza proiektuan harremanak nola aldatu diren landuko du, filtroak, maskarak, gizartean botere dinamikan duten eragina esploratuz instalazio euskarria eguneroko moduan erabiliz.

 

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Txesus Garate eta Joseba Agirrezabalaga / Saio Irekia II

Esplorazio libreaz elikatutako denboraldi batean ostean, konposizioan nahi dugu murgildu denboraldi berri honetan, hau esanahiez hornituz. Tentsioa, dramatismoa eta xehetasuna sortzen lagunduko diguten premisekin egingo dugu lan sormen prozesu berri hauetan. SAIO IREKIA-ren bigarren parte honen helburua soinu sormenari ikuspegi berri bat ematea da, komunitate partehartzailea indartzen eta inspiratzen jarraitu ahal izateko.

Nisar
Artedrama + Axut! / Nor Naizen Baneki

Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratzeko.

Nisar
BIGOTERIK GABEA ANTZERKI KULTUR GAZTE ELKARTEA / ERRAILAK

Gerra osteko Euskal Herrian, Bidasoako tren geltoki batean dena mugitzen da, baita sekretuak ere. Bi emakume dira geltokiko buru, garaiko arauak hautsiz. Misterioa, ezkutuko jokabideak eta iraganaren itzalak gurutzatuko dira, euskal kulturaren eta musikaren doinuekin lagunduta. Bidaia honetan ezer ez da dirudiena.

Nisar
Garazi Navas eta Maite Aizpurua  / Adarbakarra

“Adarbakarra” euskal iruditegia, mitologia eta kultur erreferentziak ikuspegi queer- feminista eta garaikide batetik ikertzeko helburua duen sormen proiektua da. Maite Aizpuruak “Esnatze basa” ipuin luzea idazteko prozesuan sortutako testuetako batzuk eta Garazi Navasen musika garaikidearen gurutzaketa abiapuntu, performanze poetikoa eta kontzertuaren artean dagoen emanaldia sortuko dugu. Umorea eta olerkaritza, diziplina arteko esperimentazioa eta euskal topikoen gaineko gaurkotasunezko hausnarketak eta begiradak ikusgarri egitea dira proiektuaren ardatza, adarbakarraren munstroa erabiliz aitzakia poetiko gisa.

Lala Sow
Maria Alonso del Val + Oihana Arana Cardenal / Mari 2.0 Erritual hipermoderno postnaturala

Ahozko literatura oinarri duen formatu txikiko emanaldia da bikoteak dakarrena. Gure bizitzetan mitoek eta erritualek betetzen duten lekuaz pentsatzen ari dira ikuspegi transfeminista batetik. Mariren ezaugarriek gure ezaugarriekin topo non egiten duten modu artistikoan ikertzean datza beraien lana.

Lala Sow
Aiora Urbieta Eizagirre / Amalda Biobotanika

Geure inguruan ditugun elementu naturalen behaketa egin eta horiekin esperimentazio prozesu baterako bidea irekitzea da ideia nagusia. Esperimentazio honetan, serigrafia eta xilografia teknikak erabiliko dira besteak beste, emaitza zehatz bat zein izango den jakin gabe.