SORMEN EGONALDIAK 2024:

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Carlos Ndungmandum COMESANHA / BILERA

“Bilera” arnasketa-errutinak, soinu sakonak entzutea eta sare-sistemek eutsitako marrazketa bateratzen dituen proiektu artistikoa da. Oraingoz instalazio-forma du, baina prozesuak bakarrik esango du nora doan edo non amaituko den. Carlosen helburua “psike sakona” irudikatuko duten 10 irudi, 10 sinbolo inguruko serie bat sortzea da. Termino honek gure psikearen eta gure praktika artistikoaren artean dagoen harreman operatiboa azaltzen du.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
IDOIA TAPIA MARTINEZ / Alter Nation

Alter Nation Identitatearen Nahasmendu Disoziatiboaren (IND) inguruko konferentzia performatiboa da Idoia Tapiak proposatzen duena. Konferentzia honetan, ezjakintasunetik psikopatologia honen funtzionamendua joku eszenikoaren bidez ulertzen saiatuko da artista.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
ARTEDRAMA / MIÑAN

Gure herrian eta mundu zabalean oihartzun handia izan duen liburu bat taula gainera ekarriko du Ander Lipusek. Ibrahima Balderen esperientzia lehen pertsonan, Amets Arzallusen hitz doaia eta Lipusen imajinarioa eta zuzendaritza historia hau kontatzeko lanean jarri dira. Migrazioa eta arrazakeriaren gaiak ardatz hartuta, ikusle gazteengan jarriko da arreta batez ere. Ander Lipusekin batera oholtza gainean jokatuko duten aktore gazteen indarrak, haize berri bat ekarriko dio euskal eszenari.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
JOSEBA AGIRREZABALAGA ETA TXESUS GARATE / SAIO IREKIA

Saio irekiak lankidetzarako, sormenerako eta lotura artistikorako gida izan nahi du etengabe aldatzen ari den testuinguru musikal eta sozial batean. Ekoizpena eta grabazioa uztartzen dituen bateratze lan bat egitea da helburua. Musika sorkuntzan elkarlanean aritzeko gonbidapen bat, soinu-piezen ekoizpenean elkarrekin lan egiteko espazioa eta aukera eskaintzen duena. Artistak elkarrekin inprobisatuz, musika zuzenean sortu eta aldi berean grabatzera ausartuz.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
KAMIKAZ KOLEKTIBOA / RENATA

Azken orduko berria. Renata berpiztu egin da. Renata hil eta piztu egiten da. Aste honetan 115 aldiz berpiztu da. Galdera ikur handi bat da zientzialarientzat. Jainko bat beste batzuentzat. 116.na ere iritsi da. Geranio lorontzi bat erori zaio burura. Lasai, minutu bat barru berriz esnatuko baita.

Nisar
ATX TEATROA / MARMARRA

Beldurrak gobernatzen gaitu, beste edozein animalia bezala, biziraupenerako diseinatuta dagoen estimulu primitibo honen menpean gaude. Hamleten pasarte famatu hartan zioten bezalaxe. Beldurragatik egiten dugu ihes, beldurragatik eraso egiten dugu, beldurragatik gorrotatu, maitatu, aurrera egin,…….atzera ere bai. Eboluzio milaka urte ostean, oraindik ere, ez dugu ikasi beldurra nola kudeatu.

Nisar
PEZ LIMBO / Ilargiaren Alabak

Ama eta alaba baten arteko istorio bat proposatzen du Pez Limbok, emakumeen arketipoen barrena bidai bat, bizitza eta hilekoen zikloen barne. Dontzeila, ama, sorgina eta atso zaharra. Pertsonai femenino horiek guztiak emakume bera dira, bizitza osoan zehar, oztopo berdinei aurre egiten die bere lekua bilatuz, bere nortasuna eraikiz. Intuizioaren, emozioen, komunikazioaren, harremanen, enpatiaren eta ikusezinaren mundua bizirik mantendu da gugan.

Nisar
MADDI ZUMALABE IRASTORZA/ LAUA TA SAKONA

Teknika honekin konposizio abstraktuak egiten ditu Maddi Zumalabek, espazioak sortuz planoen bidez. Teknika honek aukerak murrizten laguntzen dio, kapa bat bestearen gañean jartzen du pieza puskatuekin egindako “plantilla” moduko batzuekin. Horrela behin estalita dagoen zatia erreserbatua geratzen da eta azken momenturarte ez daki zer gertatu den azpian, zein harreman garatu den kapa ezberdinen artean. Konposizioa nahiko intuitiboa bihurtzen da horrela, finean: pentsamendua ezabatzeko teknika da.

Nisar
NAIA MEMBRILLERA JANEIRO / HHAHH: DENBORAREN ALBUMA

HhahH: denboraren albuma” musika eta objektu antzerkia uztartzen dituen ikuskizun bat izango da. Bost konposizio soinu-bisualetan oinarrituta dago, eta horietako bakoitzak denboraren inguruan ikuspuntu ezberdin bat eskeintzen digu, guztien artean denboraren album bat osatuz. HhahH, gure lehenengo hasperena, gure denboraren hasiera… baina, zer da gure denbora…?

Nisar
NAGORE ETXABE ETXABE/ ANTUXUNA

Antuxunak euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko eta guztiz digitalean dihardu, gaur egungo baliabide teknologikoak erabiliz, ikus-entzunezko pieza sortzeko: Baninduaien kantatzera, folk-teknologiko emanaldia. Sormen egonadian emanaldiarentzat ezinbestekoa den eszenografia eta arlo teknikoa landuko ditu batizbat.

Lala Sow
MAIDER AZURMENDI AROTZENA / ERROTIK

Arte sorkuntzak dirauen denbora tartean gertatzen diren sentsazioak edo sentipenak gerora gauzatuko den objektu artistikoaren parte banaezina dela ulertzen du Maider Azurmendik. Hala ere, sorkuntza prozesuaren misterio guztiak konprenitzea ez da asmo hutsala. Artelanaren bilakaeraren aurrean zentzumen guztiekin, adi, erabakiak hartzen joaten da. Material ezberdinekin aritzen da lanketa horretan: porlana, egurra, metala, artilea, oihala, haria edo beirarekin elkarrizketan parte ezberdinez gauzatutako osotasun baten bila.

Lala Sow
MIKELE URROZ ZABALA / MENDIA

Mendia alpinista baten bakarrizketa da. Barne gatazka bat, identitate krisia eta bizitzaren jaiotza eta heriotza zikloak jorratzen dituenak. Mendi oro plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz jaiotzen da. Plaka hauek, alpinistaren alderdi ezberdinak izan daitezke, elkarren kontra joz. Zer gertatzen da gure identitatearen parte batzuk ukatzen ditugunean? Eta ipuinaren printzesa, munstroa eta heroia garela ikusten badugu, hirurak batera? Gure zein alde hil behar da beste berri bat jaio dadin? Mendi bat jaio dadin.

Lala Sow
SARAH RASINES ETA ENRIKE HURTADO / KASETEEN  LABORATEGIA

Proiektu honek 60ko eta 70eko hamarkadetako kasetetatik ateratako soinu-materialekin lan egitea du helburu. Bi artistak harremanetan jarriko dituzte beraien jatorriko lurraldeko artisten hotsak, kasetekiko duten interesa lanabes modura erabilita. Hala, hainbat motatako materialak entzuteko eta aztertzeko saioak egingo dituzte. Gero, beren konposizioekin eta grabazioekin lan egin ahal izango dute kasete estandarrean eta cassette loop-en bidez.

Lala Sow
AIALA ETXEGARAI MENDIGUREN/ MUGIMENDUAN

Nola mugitzen da gorputza? Nondik hasten da mugimendua? Eta beste batekin kontaktuan gaudenean, zer gertatzen da? Mugimenduan ikerketa baten hasiera da. Kontak- inprobizazioa du ardatz eta teknika honen bidez,  esplorazioa egiten hasi nahi du artistak beste gorputz eta objetuekin batera, zer nolako informazioa agertzen den ikusi ahal izateko.