SORMEN bekak 2024:

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Intza Arakistain / Hot Wheels

Intza Arakistainen lana pintura material desberdinen bitartez hedatzean datza. Pintura instalazio bat osatu nahi du espazioa eraikiz bere forma desberdinetan. Pinturaren formatu estandarretik (hau da paretatik) ateratzea du helburu, pintatzeko modu berriak martxan jarriz.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
JON AMORRORTU / _MARRA_

Jon Amorrortu xehetasun handiak ematen saiatzen da; irudi motore batetik abiatuta, dela naturaletik, dela argazki-erregistrotik, eta irudia aldatuz, berriak sor ditzan. Erreferentziarekiko distantzia bilatzea edo hasieratik bereizitako eta beti autoerreferentziala, prozesuala eta mailakatua den metodologia batekin lan egitea da bere ikerketaren oinarria. Pinturan hizkuntza berezkoagoetara, piktorikoagoetara geruzak gehitzea eta figurazioaren eta abstrakzioaren arteko hesia urtzea.

Nisar
IGOR REZOLA / ITXIERAK ETA IREKIERAK

Lana da gizakiaren esentzia. Lanaren bitartez, gizakiak natura eraldatzen du, eta hura eraldatzean, aldi berean bere izaera propioa eraldatzen du (Karl Marx). Lana egiten dugu eta lanak egiten gaitu. Lana da nortasuna, errekonozimendu soziala eta aberastasuna lortzeko modua. Zentralitate erabatekoa du gure gizartean. Lanari eskaintzen diogu gure denborarik gehiena. Bizitza eman eta bizitza kentzen digu.

Lala Sow
ANE ZAPIRAIN / PASABIDE BAT

Mugimendu-jarraibideen eta gorputzak gidatzen dituen presentziaren bidez espazioa erabiltzeko kodeekin hausten duen gorputz baten kontakizuna da. Pasabide bat gorputzek espazio fisikoetan diharduten bizikidetzaren ikerketa bat da. Mugimedu patroietara moldatzeko bilaketa honetan, gorputz bakoitzak bizi dituen istorio, bizi esperientzia eta denboraren aurrera joana dakartza haragian integraturik, eta modu honetan irakur dezakegu giza izatearen aspekturik naturalena: gorputza.

Lala Sow
IZARO IEREGI / IRA NEUMATIKOA

Emakumeen amorrua genero-aberrazio gisa aztertzeko ikerketa koreografikoa proposatzen du Izaro Ieregik. Amorruaren inguruan hausnartzen du gorputzaren grabitatearen noziotik abiatuta. Subjektu tente eta bertikal baten nozio maskulinoa desmuntatzeko leku gisa erabiltzen du, izan ere, grabitatea tresna politikoa ere bada.

Lala Sow
VIVIANE STRAUB / TEXTILE

Viviane Straub duela urtebete baino gehiago plastikozko hondakinak biltzen hasi zen Deban eta Nerbioin. Hasieran nazka edo haserreagatik soilik erreparatzen zituen materialak, baina era berean,  itsasertzeko landaredian harrapatutako hegal hautsi haiekiko erakarpen arraro eta ia enpatia bat sentitzen hasi zen. Material hauek erabiliko ditu lanabes moduan.