SORMEN bekak 2023:
felipe murillo / Kutunak
Felipe Murillok harremanen inguruko eleberri bat idatziko du. “Gizontasunaren inguruko artefaktu bat, aitatasunaren errebisio bat, maskulinitatea eta zaintzaren arteko zubiak eraikitzeko aitzakia bat. Harremanen ertzak arakatuko ditu eta protagonistak hainbat gorabeherei egin beharko die aurre”.
Enok sudupe / hhlxnk
Iker Gozategi / garraxi
Iker Gozategik garrasiaren bilakaera eta aldaerak ikertuko ditu Dinamoa sormen gunean egingo duen egonaldian. “Bizkarreratzen dugun historia, kultura, arraza edo genero ikuspuntuetatik, ezberdinak dira garrasi ohiturak, baina gizaki zein animalia gehienak batzen gaituen kontzeptu unibertsala da orrua egitearena”, eta hori ikertuko du artistak.
iosu azkue / labanderak
Iosu Azkuek neurri naturala izango duen marmolezko eskultura bat egitea du helburu. Azpeitiko emakumeei omenaldia izango da Azkuek egingo duen lana, urteetan emakumeek egindako zaintza lanen aitortza gisa.
Paula huarte / esquejes
Paula Huartek Esquejes proiektua garatuko du. Zeramika lantzen du eta loturan, irudien segidan, oinarritutako eraikuntza modu bat planteatzen du. “Normalean instintiboki gertatzen den ekintza baten garapen kontzientea da nire asmoa. Geldialdi bat obra baten sortze prozesuan, aldi berean beste baten sorburu bihurtuko dena”.
Leire Lakunza / Laino zerratu bat
Leire Lakunzak Azpeitiko Parrokiako Bakardadearen Kaperako pintura errenazentisten gainean zuzeneko argi eta soinu esku hartzeak egingo ditu bere sormen egonaldian, Laino zerratu bat izeneko proiektuan.
Patxi juaristi / hormatik zuntzera
Patxi Juaristik Hormatik zuntzera proiektuan stencil edo txantiloi teknika erabiliz jorratutako lanak zuntzera pasatzeko helburua du. Spray eta txantiloietatik haratago, serigrafia, tinta, grafitoa eta akrilikoa gisako materialak eta teknikak paperean, kartoian, mihisean eta beste hainbat euskarritan aplikatuko ditu.
usua martinez, amaia galparsoro eta haizea madariaga / Bolleren istorioak
Usua Martinezek tebeo formatuan pertsonaia finko batzuei buruzko kontakizunak egingo ditu. Alison Bechdelen Dykes to watch out for hartuko du erreferentziatzat, eta bollera komunitate baten bizipenak eta tirabirak kontatzen ditu.