Hitzaren Eskola abiatu genuen irailean. Sei hilabeteko ikastaroa, sei irakaslerekin, bakoitza hilabetez. Irakasle bakoitzak ekitaldi irekira zein artista ekarri nahi duen proposatzen du, eta gu ekartzen saiatzen gara. 

Gorka Arrese izan zen lehen hilabetean lema hartu zuena, hitzaren inguruko sarrera teoriko bat eginez, eta berak proposatu zigun Iñigo Astiz ekartzea Dinamora errezitaldi bat ematera. Hori horrela, idazlearekin harremanetan jarri ginen, eta esan zigun Analfabetoa liburuko Hogeita bat poema irakurriko zuela. 

Hasiera batean irakurketa soila izan behar zuena emanaldi bihurtu zen azkenean: “Högeitavåt” mendeko emanaldi poetikoa, Iñigo Astiz eta Mikel Ayerberen eskutik. 

Estreinaldia izan zen hau denontzat: ematen zuten lehen aldia zen, eta Hitzaren Eskolako lehen ekitaldi irekia. Eta denok geratu ginen pozik ikusitakoarekin eta entzundakoarekin.

Eguna
2019.10.02

Ordua
19:30

Nor
Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe

Zer
Mendeko emanaldi poetikoa