LEGE OHARRA

Dinamoa.eus webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
1. Erabilera baldintzak onartzea
2. Informazio orokorra
3. Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintzak
4. Jabetza industriala eta intelektuala
5. Estekak
6. Erantzukizun salbuespenak
7. Datu pertsonalak babesteko politika
8. Amaiera
9. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa

Dinamoa.eus web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauen xedea da Dinamoaren webgunearen erabilera erregulatzea; webgunera sartzeko URL helbidea hau da: www.dinamoa.eus. Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi Dinamoaren webgunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.

01. Erabilera baldintzak onartzea

Erabiltzaileek webguneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.

Dinamoaren webgune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.

Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.

02. Informazio orokorra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da www.dinamoa.eus web gunea SANAGUSTIN AZPEITIKO KULTURGUNEA KOOPERATIBA ELKARTEA-k sortu duela.  SANAGUSTIN AZPEITIKO KULTURGUNEA KOOPERATIBA ELKARTEA (aurrerantzean DINAMOA) da gunearen jabea eta arduratzen dena mantentze-lanaz. 

Dinamoa
Soreasu Auzoa z-g,  19, behea
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

03. Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintzak

3.1 Sartzea doan da
Dinamoaren webgune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke webgunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.

3.2 Erabiltzailea erregistratzea
Oro har, webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.

Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek Dinamoaren datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, Dinamoaren webguneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.
Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:

Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.

Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.
Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, Dinamoa ez da kalte horien erantzule izango.

Dinamoak erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

3.3 Sartzeko eta erabiltzeko murrizketak

Dinamoaren webgunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.

Dinamoak Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei webgunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.

04. Jabetza industriala eta intelektuala

4.1 Jabetza industriala

“Gako diseinua baino gehiago” izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak Dinamoarenak bakarrik dira; elkarteak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.

Webgunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.

4.2 Domeinu-izenak

Aurreko atalaren ildo berean, “dinamoa.eus” domeinu-izena eta webgunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa Dinamoa da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.

4.3 Egile-eskubideak

Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, webgunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.

Babes horretatik kanpo daude Dinamoarenak ez diren ordenagailu-artxiboak eta -programak, batetik, eta erabiltzaileek webguneko zenbait orrialdetatik, orrialde horietara sartu ahal izateko, deskarga ditzakeen doako (freeware) artxiboak eta programak, bestetik. Aplikazio horiek, betiere, jabari publikokoak dira, egileek hala nahi dutelako.

Erabiltzaileak Dinamoaren baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Orobat, museoek, liburutegiek, fonotekek, filmotekek, hemerotekek eta artxiboek, izan publikoak, izan erakunde kultural edo zientifikoan integratuak, ez dute Dinamoaren baimena eskatu behar webguneko edukiak eta, oro har, sorkuntza intelektualak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) erreproduzitzeko, baldin eta irabazi asmorik gabe eta ikertzeko bakarrik egiten badute.

Beste edozertarako erabiltzeko, Dinamoak baimen zehatza eman behar du, idatziz.

4.4 Ekintzen erreserba

Webguneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.
Orain arte esandakoaren ildoan, webguneari lotutako Dinamoaren jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.
Alde horretatik, Dinamoak espreski gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.

05. Estekak

Dinamoaren webgunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.

Halaber, Dinamoaren webgunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu Dinamoaren jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

06. Erantzukizun salbuespenak

6.1 Edukiak

6.1.1 Informazioa

www.dinamoa.eus webgunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, “jaso bezala” jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, Dinamoa ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.
Halaber, Dinamoa ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.
Edozein modutan, Dinamoak arduraz aritzeko konpromisoa dauka, webgunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.

6.1.2 Akatsak

Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta Dinamoa ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.

6.1.3 Hiperestekak

Webguneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak Dinamoaren webgunea uzten du. Esteka duten guneak ez daude Dinamoari lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, Dinamoa ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.
Hala, Dinamoak arduraz aritzeko konpromisoa dauka, webgunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.

6.1.4 Eztabaida-foroak eta hizketaldiak

Dinamoa ez da webguneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, Dinamoaren asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.

6.1.5 Edukien aldaketa

Webguneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; Dinamoak hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.

6.2  Webgunearen funtzionamendua

6.2.1 Pribatutasuna

Dinamoak ez du erabateko pribatutasuna bermatzen webgunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek nola dabilen jakin dezakete.

6.2.2 Birusak

Dinamoa ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.

6.2.3 Huts teknikoak

Gunea gaizki badabil, Dinamoa ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo Dinamoari ez dagokion zerbait gertatu bada.

6.2.4 Cookie-ak

Dinamoak erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzaketela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.
Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.

6.2.5 Proxy-cachea

Dinamoak erabiltzaileei jakinarazten die “proxy-cachea” delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo “log” direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. Dinamoak datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

6.2.6 Sareko zerbitzuaren monitorizazioa

Dinamoak erabiltzaileei jakinarazten die sareko jarduerak monitorizatzeko zerbitzuak izan ditzakeela, informazio-sistemen segurtasuna arriskuan jar dezaketen intzidentziak gertatzen direnerako. Monitorizazio horren osagarri gisa alerta-sistema bat erabil dezake; sistema horren arabera, beharbada, noizbehinkako esku-hartzeak egin beharko dira, arriskua sor dezaketen ekipoak identifikatzeko eta, hala badagokie, saretik kanpo uzteko, funtzionamendua normaldu arte.

07. Datu personalak babesteko politika

7.1 Datu tratamenduaren arduraduna

Zuk zeuk zuzenean emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko ditugu, eta kasuan kasuko tratamendu jardueraren arabera gordeko ditugu Dinamoa izanik titularra.

7.2 Helburua

Datuen tratamenduaren helburua Dinamoak kasuan-kasuan betetzen duen tratamendu jardueraren araberakoa izango da.

7.3 Legitimazioa

Datuak tratatzen ditugu Dinamoak dituen lege eginbeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko, eta, tratamendurako interesatuaren adostasuna behar izanez gero, egintza positibo argi baten bidez eman beharko da.

7.4 Datuak noiz arte gordeko diren

Datu pertsonalak gordeko ditugu bildu zirenean zeuden helburuetarako beharrezko diren bitartean, edo tratamenduaren helburuetatik erator daitezkeen balizko erantzunak argitzeko beharrezko ditugun bitartean. Horrez gain, araudian artxibo eta dokumentazioari buruz dauden epean gorde beharko ditugu.

7.5 Datuak jakinaraztea

Oro har, ez zaie daturik lagako hirugarreni, ez bada lege aginduz.

7.6 Interesatuen eskubideak

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko Dinamoan nola tratatzen diren bere datu pertsonalak.

Interesatua bazara, eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren kontra egiteko eta tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubideak horiek izanik, eskubideok egikaritu ahal izango dituzu Dinamoan, Soreasu Auzoa z-g, Azpeitia (Gipuzkoa) helbidean, edo posta elektronikoz “Kontaktua” orriko formularioaren bitartez.

7.7 Informazio osagarria

Dinamoa-k datuen babesaren arloan daukan politikari buruzko informazio osoa lotura honetan dago eskuragarri: Pribatutasun Politika

08. Amaiera

Webgunearen iraupena mugagabea da, baina Dinamoak zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.

09. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.

Dinamoaren webguneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espreski, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.