XABIER ERKIZIA

 

Xabier Erkiziak esan zigun apaiz kutsuko testua zela Hitzaren Eskola azaltzeko idatzi genuena, eta hasieran hitza dela edo holako zerbait esaten genuela, eta ezetz, hasieran, beste ezeren aurretik, entzumena dagoela, entzutea.

Kritika onartu beste erremediorik ez genuen izan. Eta ohartu ginen, orain egiten diren ikerketa horietako baten emaitzak ikusita, holaxe dela erabat. Haur jaio berriak ikusi ez duela egiten baina entzun bai, eta entzuten duen hori imitatuz hasten dela hizketan. Baina ez hori bakarrik; amaren sabelean dela ere, haurra nahiko goiz hasten omen da entzuten.

Beraz, ez genuen gutxiago espero, Xabier Erkiziak entzumenaren kulturaz hitz egin zien ikasleei, entzutea eta aditzea jarrita jardunaren oinarrian. Eta asmo edo galdera bati erantzun nahian jardun zuten: hitzak erabili gabe zer, nola eta zergatik kontatu daiteke?

Horren inguruan aritu ziren hilabetean, eta amaitzeko, ikasleek egindako soinu piezak eta munduko beste hainbat soinu pieza entzuteko ekitaldi irekia egin genuen, Belarri Jana izenekoa, eta ikasleek egindako lanak entzuteko aukera hortxe duzu, aldamenean.

 

DAPA | Xabier Erkizia

Ekitaldi Irekiko kartela:

BELARRIJANA | Soinu piezak:

Argazkiak:

Belarrijana