HAIZEA BARCENILLA

Ze harreman dago hitzaren eta irudiaren artean? 

Galdera horri tiraka prestatu zuen Haizea Barcenillak bere hilabetea, eta galdera horri erantzun nahian agertu ziren beste galdera batzuk: nola aldatzen du hitzak -izenburuak, azalpen testuak, eta abar-  irudi bat hautematen dugun modua? Nola ikusiko genuke irudi bat hitzaren batere laguntzarik gabe? 

Lehen saioak teorikoak izan ziren, eta irudiaren eta hitzaren arteko harremana aztertzen aritu ziren, historian zehar nola aldatzen joan den ikusiz, oinarri bat prestatzen, gero hartuko zituzten lanetarako.

Bilboko Arte Ederren museoan Kirmen Uribek komisariatutako ABC erakusketa zegoen garai hartan, eta hara eraman zuen talde osoa Haizea Barcenillak. Erakusketa aztertu zuten, nola zegoen egituratuta, ze azalpen testu zeuden, hitzak nola eragiten duen ikuslearen pertzepzioan.

 

DAPA | Haizea Barcenilla

Ekitaldi Irekiko kartela:

Ekitaldi Irekiko argazkiak:

Mursego: I See / You Mean