HARKAITZ CANO

Ikasleak ero moduan aritu ziren Harkaitz Canok etxerako emandako ariketarekin, burua hautsi beharrean: nola izendatuko zenukete euskaraz AirBNB? Izendatzeaz aritu baitzen hasieran, ondo izendatzearen garrantziaz, jostagarritasunaz.

Hainbat kontu izan zituzten hurrengo saioetan. Kantugintzaz aritu ziren, poemak letra bihurtzeaz, egokitzapenez, itzulpenez. Eta ikasleei esan zien jartzeko binaka eta adosteko kantu bat, batek gustuko zuena eta besteak ez hainbeste, eta elkarrizketa sortu zen hor, zergatik gustatzen zaizkigu kantu batzuk, eta zergatik beste batzuk ez.

Narrazioetarako hainbat teknika ere ikusi zituzten, liburu ilustratuetan erabiltzen direnak besteak beste, eta narrazio ez literal bat egiteko eskatu zien, esaterako. Eta pertsonaia gogoangarriak hartu zituzten hizpide. Zerk egiten du pertsonaia bat gogoangarri?

Gidoigintzaz ere aritu ziren, eta gidoi bat erakutsi zien, ikusteko ze itxura izaten duen, formalki nola egiten den. Ze azkenean forma ezagutu behar izaten da edozertan.

 

Ekitaldi Irekiko kartela:

Argazkiak:

HITZALAK | harkaitz Cano eta Antton Olariaga