GORKA ARRESE

Gorka Arrese izan zen lehen edizioko lehen irakaslea, Hitzaren Eskolari forma eman ziona, neurri batean behintzat. Eskolak emateko gela bat geneukan guk prestatuta, lehen saioa han egin zuten, 2019ko irailaren 11n. Behean probatuko diat hurrengoan, esan zigun biharamunean. Handik atzerakoak behean egin dituzte segidan etorri diren 17 irakasleek.

Lehenbizikoa izango zela, sekula holako lanik egin gabea zela, eskuliburu bat idatzi zuen eskolak eman aurretik, hortxe alboan daukazuna. Liburuak ez zeukan indizerik, ez eta bibliografiarik ere. Liburuaren errepasoa egiten zuten eskoletan, bertan irakurrita: irakurtzea beti da intimoa. Gero beste erreferentzia batzuekin lotzen zuten irakurritakoa, beste ariketa batzuetarako bidea ematen zien.

Koaderno zaharrean aurkitu ditudan ohar batzuk: 

Hizkuntza tresna bat da. Formak organikoa bihurtzen du ideia. No ideas but in things. 

Taldea ona. Gazteak suelto. Adibideak jartzen genialak: aitak GIF bat ematen du. Zaharrak “testualagoak”. 

Ekipo bat dira. Beraiek bakarrik konpartitzen duten leku batera etortzen dira.

 

Argazkiak:

HITZAREN ESKOLA | Gorka Arrese

Ekitaldi Irekiko kartela: 

DAPA | Iñigo Astiz