IÑIGO ARANBARRI

Hizkuntza izan daiteke pentsatuta erabiltzeko, edo pentsatu gabe erabiltzeko, esan zuen Iñigo Aranbarrik hasteko. Pentsatuta erabiltzeko hautua egiten badugu, kontzientzia eskatzen du, edo kontzientzia hartzea dakar, hitzen erdokaz, hitzen kargaz. Tsunami hitzak, esaterako. Auschwitz hitzak, esaterako. Eta kontzientzia horrek krisia ekar dezake une batean, zer esan dezaket? Krisia ekar dezake, eta baita mututasuna ere. Jakin behar dugu zer esaten dugun?

Krisiaren aurrean, beraz, galdera egin beharko genuke: nork zamatzen ditu hitzak? Eta hiztegiak begiratu, baina batez ere hiztegi alternatiboak: Ambrose Bierceren Deabruaren hiztegia, Joseba Sarrionandiaren Hitzen ondoeza… Hitzolak aintzat hartzea ere komeni da: matxismoa, klasismoa, arrazismoa… ze hitzolatatik atera da hitz hau? Eta hitzak baztertzea erabaki dezakegu, esanahia aldatzea. Eta distantzia hartzea.

Eta hitzolei begira jarrita, superlatiboen arriskuak ateratzen dira azalera: urteko libururik onenak, hil aurretik bisitatu beharreko 10 lekurik ederrenak, eta abar, eta abar. Adjetiboak ere kontuz erabili behar dira, hala eman zigun abisu Alejo Carpentier idazleak. Neohizkera izan daiteke beste arrisku bat, hizkuntzaren sinpletzea, politikoki zuzena dena baino ezin esana.

Baina arrisku hauen aurrean, sormena izan daiteke zerbait esaten hasteko modua. Esperimentazioa; adierazkortasuna bilatzea, lexiko berezien indarra baliatuta besteak beste. Zehaztasuna.

 

DAPA | Iñigo Aranbarri

Ekitaldi Irekiko kartela:

Oskar Alegriaren oparia: