Gure mintzak
Gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa.
Mintz: Ehun organikozko geruza mehea, fruituak edo organoak biltzen dituena.
Gu: Pluraleko lehen pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari dena barnean duen lagun bi edo gehiagoren multzoa adierazten duena.
Gure Mintzak, batez ere Azpeitian eta Urola Erdian hitz egiten diren hizkuntzen eta hizkeren grabazio funtsa eratzeko egitasmoa da. Bertako herritarren kultur aniztasuna ezagutzera emateko proiektu bat.
Proiektua bera ordea tresna bat izatea nahiko genuke, jatorri ezberdineko herritarrek elkar ezagutzeko, eta herriko martxan parte hartze aktiboa sustatzeko.
Herria osatzen duten fruituak eta organoak geruza mehetan bildu, besteak gabeko gutasun bat xede.