IGOR ELORTZA
Bere hilabetea laburtzeko eskatuta, izenburua eman zigun Igor Elortzak: Sorkuntzari begira, hizkuntzaren ikuspegitik. Eta azaldu zuen aste bakoitzean jardun bati helduko ziola. Baina jardun batetik besterako zubiak ere probatu nahi zituela. Eta hala, bertsogintzaren baldintza batekin hasi zen: araua, sormenerako akuilu.
Eta sortze prozesua aztertzen aritu ziren hasieran. Eta orduan harrigarria egin zitzaigun ariketa bat egin zuen: bakoitzaren sortze prozesua zuzenean ikustea besteek. Hasten da bat ordenagailuan idazten, eta ordenagailua proiektore batera doa lotuta, eta bat idazten ari den bitartean, beste guztiek ikusi egiten dute nola idazten duen. Eta biziki kontu bizarroa da, horixe baita, azken batean, idazten ari den batek benetan bizi duen barne borroka. Eta bakoitzak zer ezabatzen zuen ikusten zuten zuzenean.
Bide batez, Anonyme Popular ikuskizunean sartu du Igor Elortzak ariketa hau, eta denok ikus dezakegu zer ari den idazten, baina batez ere zer ari den ezabatzen.
Sortze prozesuari barrutik helduta, beste leku eta jardun batzuetara eraman zituzten ideia hauek, eta antzerki gidoia ere landu zuten. Espero ez zuten lekuan jarri zituen orduan: idatzi bakarrizketa edo dialogo bat, baina gaiztoaren psikean sartuta. Ikasle batek, domaia da ezin eskuratu ezina, Euskalvox asmatu zuen, eta hortik aritu zen.
Azken astean markaz eta komunikazioaz aritu ziren, eta Hitzaren Eskolaren beraren publizitate kanpaina sortu zuten, argazkietan duzu ikusgai.