andoni egaña

Andoni Egañak esan zigun berak helburu bakarra zeukala: enkarguzko lanak egiten irakastea. Iristen da enkargu bat, edozein, entrega epea daukana, eta bat zoratu egiten da, zer egingo dut, zer esango dut, eta ez bazaio ezer okurritzen, estutzen hasten da, okertzen hasten da, eta lana ezin aterata geratzen da, eta epea gainera dator. Eta zer egingo dut hura zer egin dut bilaka daiteke segituan.

Tresnak eman nahi ditut, lanak ateratzen ikas dezaten, ez daitezen korapilatu, ez daitezen blokeatu, eta epea gainera nola datorkien begira ez daitezen geratu.

Egunero idazten zuen Andoni Egañak orduan Berrian, baita orain ere. Eta egunero idatzi eta argitaratu beharrak sortzen duen ezinegonari aurre egiteko modurik onena langintza hori lehenbailehen entregatzea izaten dela esaten zuen. Antzeko zerbait esan zuen Anjel Lertxundik ere, urtetan Berrian egunero idazten zuenean. Goizeko 6:00etan esnatu eta 9:00etarako bukatuta izaten zuela zutabea. Eta egun osoa libre hartara.

Lanak ez korapilatzeko tresnak eman zizkien Andoni Egañak.

 

DAPA | Andoni Egaña

Argazkiak:

HITZAREN ESKOLA | Andoni Egaña

Ekitaldi Irekiko kartela: