MADDI BARBER
Dakidanetik hitz egin dut, esan zigun Maddi Barberrek. Eta jolasetik egin dugu lan. Denok maila berean jarrita. Ariketak egin ditugu. Oso pozik nago.
Nola lantzen da hitza ikusentzunezkoetan? Galdera horri erantzun nahian abiatu zen, eta hainbat adibide jarri zizkien, erreferentzia mordoa eman. Zoragarria da, esate baterako, Jean-Luc Godard eta Chantal Ackermanen arteko elkarrizketa, ikasleei eman ziena.
Gonbidatuak ekarri zituen, euren lanaz hitz egitera: Aitor Gametxo eta Aitziber Olaskoaga.
Hitza oso presente dago ikusentzunezkoetan, baita ez dagoenean ere. Hitz batetik, hitz bakar batetik abiatu daiteke batzuetan istorio posible bat, hitz batetik eratorri daiteke askotan irudi bat. Baina alderantzizko bidea ere ohikoa da: irudia dator aurrena, istorio bat iradokitzen du, eta gero sartzen zaio hitza istorio horri.
Irudi batetik abiatuta bideo poemak egin zituzten ikasleek, esate baterako.
Kondentsazio poetikoaren bila abiatuta, ikusi zuten zine intimista deitzen zaion horretan batzuetan abusatu egiten dela poesia mota honetaz, eta mertzenario poetiko bihurtu daitekeela bat.
DAPA | Maddi Barber
Ekitaldi Irekiko kartela:
DAPA | Peru Galbete