LOREA AGIRRE

Martxoaren 13a ostirala zen. Ez genuen oso ondo ulertzen zer ari zen gertatzen. Itxi egin genuen Dinamoa. Denok etxera. Lorea Agirre hasia zen ordurako bere eskolekin, egina zuen astebete pasatxo, baina etena etorri zen, eta nolakoa.

Memoria egiten hasita, ez naiz gauza askorekin akordatzen… ordu batzuz irteteko baimena eman zigutenean alabarekin egindako pasierak ditut gogoan, Loiolako lorategira joaten ginen, zume negarti bat dago han, barruan sartzen ginen: hau gure etxea da. Eta ez nekien haurrek edonon etxea bilatzeko joeragatik zen, edo izua barruraino sartua zitzaion hari ere, eta kalean ere etxea bilatzen zuen, ez gaixotzeko.

Hori kontatuko nukeen eskolak itzuli zirenean ekainean, ze Lorea Agirrek esan zuen terapia egiten aritu zirela lehen aldiz bildu zirenean berriro. Zertarako da ba hitza bestela, ez bada  norbere minari, ondoezari, ezinegonari, pozari hitzak jartzen saiatzeko. Eta hala ere, batek ez ditu hitzak aliritzira aukeratzen, eta horritxi buruz aritu ziren, besteak beste, hizkuntzaren eta hitzen atzean dagoenaz. 

Hizkuntza ideologia baita, gizartea antolatzeko sistema.

 

Ekitaldi Irekiko kartela:

Ekitadi Irekiko kartela (II):

Ekitaldi Irekiko audioa:

Argazkiak:

HITZAREN ESKOLA | Lorea Agirre