IRENE ARRARATS

 

Oso ondo pasatu dut. Horrela hasi zuen Irene Arraratsek bere hilabetearen errepasoa. 

Idazkuntza izan zen bere eskolen ardatza. Artisautza gisa, ingeniaritza gisa: adreiluen mailan aritu nahi zuen. Ordenamendua, puntuazioa. Hartu etxe bat eraikitzeko behar diren adreilu guztiak, eta nola jartzen diren ikusi. Baina adreiluak ere ez dira denak berdinak izaten. Erregistroa aintzat hartu behar da: noiz komeni da zer?

Idazkuntza trebatzeko ariketa mordoxka egin zuten, irakaslearen fitxan hor dauzkazu denak. Moby Dick liburu ezaguneko lehen esaldia, “Call me Ishmael”, nola itzuliko zenukete? Oso gauza sinplea ematen duena konplikatu egiten da aztarka hasi orduko. Ez da esaldi bat itzultzea, ia-ia mundu baterako sarrera da, ate bat, eta adreiluak ongi jarrita ere, ateak sartzeko gonbita egin behar du, ezin du kirrinka egin.

Eta nola itzuliko zenukete Anna Karenina liburuko lehen esaldia?

Eta estiloaz aritu ziren. Estiloa ez da kondena bat. Eta Bernardo Atxagaren estiloan idazteko eskatu zien, eta Eider Rodriguezen estiloan. Eta estiloaz aritu ziren hizketan.

Eta oso ondo pasatu zuten.

 

Ekitaldi Irekiko kartela:

Argazkiak:

HITZAREN ESKOLA | Irene Arrarats