Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
 Elena Olave Duñabeitia / Kutunak

Edertasun txiki diren gauzen inguruan ikertu eta joslastu nahi du artistak egonaldi honetan. Hauek atondu eta artxibatzearen inguruan lan egin, forma bat eman, pertsonaletik kolektiborako jauzian artxiboak duen zentzuan harreta jarri. Bereziki maitasun gutunetan eta ondare propioan harreta jarriz gorputza eman nahi dio bilduma kutun bati, irudiz zein hitzez, gauza txiki preziatuak biltzen dituen karraskari txiki baten moduan.

Suku Maya Ghatani eta Dinesh Gautam
Oier Aramendi / Izenbururik gabe

Soinu esperimentazioaren bitartez musika elektronikoaren mugak arakatzeko asmoa da egonaldi honen xedea. Sintesi modularraren eta askotariko gailu analogiko zein digitalen erabileraren bitartez erritmoak, droneak eta bestelako soinu geruzak tartekatuz izaera propio bat izan dezaken soinu identitate baten bilaketan aritzeko abagunea.

Nisar
Ane Zapirain eta Alicia Rechac / Gordinak

Asmoa gorputzaren oroitzapenari buruzko ikerketa bat egitea da. Espazio bat desokupatzerakoan
geratzen den arrastoan harreta jartzean datza, hirugarren entitate gisa izendatu daiteken hori
lantzea. Dimentsio bizia sortzen du arrasto horrek, konposizioaren errealitatearekin bizi den beste entitate bat. Esaten ez dena gizatiartzeko ideia, harremana eta testuingurua ikusarazteko eta sorkuntzan subjektu bat gehiago balitz bezala tratatzeko euskarria da. Hirugarren entitatea espazio-denbora-erlazio konposizioaren inguruan jolasteko moduak probatzeko bitarteko bat da.

Lala Sow
Sandra Cuesta / Deep Blue

Espazioa, gai eskultorikoak eta musika ditu lanabes artista honek. Bideo eta soinuen lanketa da egonaldi honen helburua; espazioa, irudia eta soinuaren arteko harremana lantzea jendarteari
aurkezteko modu propio bat bilatu bidean.

Lala Sow
Nerea Elorza, Eider Sanz eta Amaia Santamaria / Atalak

Aldentzea eta gabezia gainditzearen inguruko lan koreografiko bat da hau. Zati bat, bi fragmentu,
hiru sekzio eta lau kapitulu dituen pieza intimo eta humanista baten bitartez norbere identitatea
eraikitzearen eta esentziaren etengabeko bilaketari buruz hitz egiten da. Besteen isladak gutariko bakoitzean duen eraginari buruzko hausnarketa bat ere bada.