KULTURA ESKOLA KATALOGORAKO ARTE PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Dinamoa sormen guneak arte alorreko proposamenen katalogo bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programan sartzeko.

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.

Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.

Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.

Hautatutako jarduerak bi ikasturtez egon ahal izango dira katalogoan; denbora hori igarotakoan, berrikusi egingo da, eta denbora horretan ekitaldirik lortu ez duten jarduerak automatikoki katalogotik kanpo geratuko dira. Egileek ere erretiratu ahal izango dituzte proposamenak, baldin eta ikastetxeekin bete gabeko konpromisorik ez badute.

Aurrerantzean, proposamen berriak aurkezteko epe berriak irekiko dira urtean behin edo bitan. Deialdiaren oinarriak programaren ebaluazioaren arabera aldatu ahal izango dira.

 

Deialdiaren inguruko informazio zabala eta oinarriak ondorengo estekan ikusi daitezke.