Harkaitz Cano izan genuen gidari urrian Hitzaren Eskolan. Adi-adi egon zitzaizkion entzuten ikasle guztiak, gustora, hitzaren ahalaz hausnarrean, hitz zehatzaren bila. Etxeko lanak eman zizkien; lehen lezioa: gauzei izena jartzea izana ematea da.

Ekitaldi irekirako Antton Olariaga gonbidatu zuen Harkaitz Canok. Batera lan egindakoak dira, Lesterren logika zoragarrian adibidez. Biak ala biak dira hitzaren botereaz jakitun, biak ala biak hitz egokiaren bila beti, biak ala biak hitzak eta irudiak gurutzatzen diren lekuan zer gertatzen den jakin nahian oraindik.

Solasaldi ederra eskaini ziguten. Bere lan izugarriaren errepaso moduko bat egin zuen Antton Olariagak, eta marrazki bakoitzaren atzean dagoena azaltzen saiatu zen. Eta hitzen eta irudien hitzalak deskubritu genituen bi artista handi hauen eskutik.

Eguna
2019.10.30

Ordua
19:00

Izenburua
Hitzalak

Zer
Solasaldia

Nor
Harkaitz Cano eta Antton Olariaga